Plutongo geologia

Bereizmen handiko MVICaren bidez lorturiko Plutoneko irudia. Kolorea hobetua du.

Plutoneko geologia, planeta nanoaren lurrazalak, mantuak eta nukleoak osatzen du. Plutonek, lurrarekiko duen distantziaren ondorioz, zaila da ikerketa zehatzak egitea aipatutako astroaren inguruan. Aipatzekoa da, 2015eko uztailaren 14ean New Horizons zunda, Plutonen gainetik igarotzerakoan, hainbat misterio argitu zituela. Datu hauek guztiak Lurrera iristeko denbora behar izan zuten, urruntasunaren ondorioz. Gaur egun dakigunez, Pluton, geologikoki planeta aktibo eta berezia da, bertako geologiak hainbat ezusteko eman baitizkigu. Lehenengo pertsona hau aipatzen, Jeff Moore New Horizons taldeko kidea izan zen, bere hitzetan, Plutoneko geologia, Marterena bezain aktiboa da. [1]

  1. http://astronomy.com/news/year-of-pluto/2015/09/new-pluto-images-from-nasas-new-horizons-show-complex-terrain

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search